XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzutan, uraren indarraz baliatuz lortzen da elektrizitatea: hauk zentral hidroelektrikoak dira.

Beste batzutan, ikatza edo fuelolioa errez lortzen da: hauk, zentral termikoak deitzen dira.

Azkenik, beste batzutan, nuklear energiaren bitartez lortzen da: hauk, nuklear zentralak dira.

ELEKTRA PILAK Lehen aipaturiko elektra zentraletan, kantitate handitan sortzen da elektrizitatea.

Hala ere, ba dira elektrizitatea kantitate txikitan sortzen duten aparailuak ere: Pilak.

Hainbat eta hainbat tresnak, pilek sorturiko elektrizitatez funtzionatzen dute.

Adibidez, linternek, irratiek, magnetofonoek, jostailu batzuk,... pilak izaten dituzte beren barnean; eta hauei esker funtzionatzen dute.

latoia / Grafitoa / Orea / Zinka /1,5v.

Nolakoak diren: Pila zahar bat barrutik aztertzen baduzue, hiru parte nagusi dituela ikusiko duzue.

Kanpo aldean, metalezko ontzi antzeko bat.

Ontzi hau, zink deituriko metal batez egina da.

Erdi aldean, makilatxo bat dago.

Grafitozkoa da.

Honekin kontaktu egiteko, letoizko txapa bat dago.

Bien arteko hutsunean ore lodi bat dago.

Ore hori egiteko, gauza asko nahasten dira: ura, gatza, amoniakoa, galirina, manganeso kloruroa, merkurio kloruroa, kaltzio kloruroa, eta beste batzu.